IRUÑA, HIRI HEZITZAILEA

¿Zer da hiri hezitzaile bat?

“Hiri hezitzailea da hezkuntza eguneroko bizitzaren helburu nagusi gisa kokatzeko konpromisoa hartzen duen hori. Bertan, administrazioek ez ezik, eremu ez-formaleko eragileek ere beren gain hartzen dute hezteko eta hiria eraldatzeko ardura, hura errespetuzko eta aniztasunezko eremu bihurtuta, non hezkuntzaren ikuspegiak eskolako hormak gainditu eta hiri osoa blaitzen baitu.

Hiri hezitzaileak, hezkuntza formaleko erakundeekin eta esku-hartze ez-formal eta informalekin, xede du bizitza osoan ikaskuntza, berrikuntza, aberastasun kulturala eta soziala sustatzea, eta biztanleen bizitza seguruagoa eta duinagoa egitea.

Hiriaren zeregin hezitzailea lau ataletan justifikatzen da: Hezkuntzan inbertitzea, berdintasun osoko baldintzak sustatzea, ezagutzaren benetako gizartea eraikitzeko ahal diren faktore guztiak uztartzea eta kontzientzia komunitarioa garatzen ikastea.

¿Zertarako balio du gida honek?

Gida honetan, Iruñeko Udalak ikastetxeei eta herritarrei, oro har, eskaintzen dizkien ekintza eta baliabide garrantzitsuenak bildu, antolatu eta sailkatu dira, Iruñeko herritar guztien prestakuntza hobetzeko.

Tresna erabilgarri bat eskaini nahi dugu, hiriko edozein pertsonak edo taldek ezagutu eta parte har dezan Iruñeko Udalak herritarren eskura jartzen dituen hezkuntza-programen zorro zabal eta askotarikoan. “

IRASKUNTZA-EREMUAK 

HEZKUNTZA-JARDUERA OSAGARRIAK

IKASKUNTZA ETA ZERBITZUAK (APS)

ARTEA

ZIENTZIA

BIDE-HEZIKETA 

ENPLEGAGARRI-

TASUNA

EUSKARA

FAMILIA

GENERO-BERDINTASUNA ETA SEXU-DIBERTSITATEA 

GIZARTERATZEA

KULTURARTEKO-

TASUNA

IRAKURKETA ETA LITERATURA

INGURUMENA ETA JASANGARRITASUNA 

MUSIKA

ONDARE HISTORIKOA ETA ARTISTIKOA 

PREBENTZIOA, GIZABIDEZKO HEZKUNTZA 

OSASUNA ETA KIROLA

ANTZERKIA

IKTak

UDALEKO BESTE HEZKUNTZA-BALIABIDE BATZUK