Project Description

IRUÑA EZAGUTU

ALORRA

Hezkuntza, herritarren partaidetza eta gazteria

DESKRIBAPENA

Jarduera-mota:

Bisita gidatua Iruñeko Alde Zaharrean barna Iruñeko ikastetxe publiko eta itunduetako 5. mailako ikasle-taldeetako bakoitzarekin, ikasleei azaltzeko hala hiriaren bilakaera historikoa nola hiriaren bilakaeraren eta haren ondare nahiz ohituren elementurik adierazgarrienak.

Ikastetxetik abiapuntura autobusez, doan, joateko aukera.

Gaztelaniaz eta euskaraz (hala eskatuta)

Materialak:

Unitate didaktikoa

Parte-hartzaile kopurua:

Taldeak-ikasmaila

Iraupena:

3 orduko bisita

Iruñeko Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikastetxeetako ikasleak

  • Gure hiriaren historia eta bilakaera ezagutaraztea Iruñeko ikastetxe publiko eta itunduetako Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleei.
  • Iruñeko ondare historikoaren garrantzia aitortzea eta bertako tradizioak eta ohiturak identifikatzea: haien ezaugarriak, jatorriak eta esanahiak, baita horiek kontserbatzeko beharra ere.
  • Ikusgai egitea hiriko espazioetan emakumeen aztarna eta hiriaren historia eta kulturan esanguratsuak diren emakumeak.

Ikasturtea (iraila – ekaina)

Ikastetxeen eskaerak honako esteka honetan egiten dira: http://reservascp.es/ helburu bererako formulario bat betez ikasturtea hasi aurreko ekainean eta irailean.

Pedagogia Unitatea

5. mailakoaz besteko eskola-taldeetako eskaerak, ikasle ez diren taldeenak eta Iruñetik kanpoko taldeenak ere kontuan hartuko dira; horiek tasa bat ordaindu beharko dute, “Ikastaro eta jardueretarako sarrera, izen-ematea edo matrikulak” arautzen dituen 9. Arau fiskalarekin bat.

http://www.pamplona.es/sites/default/files/2021-01/NORMA%209_0.pdf

Talde horiek hainbat ibilbide hauta ditzakete: ibilbide historikoa, Donejakue Bidea, ibilaldia harresien babespean eta entzierroaren ibilbidea.