Project Description

SAN BARTOLOME GOTORLEKUA, GOTORLEKUEN INTERPRETAZIO ZENTROA

ALORRA

Gobernu Estrategiko, Merkataritza eta Turismoko Alorra. Turismo zerbitzua

DESKRIBAPENA

Zentroak bost kaserna ditu, honako eduki hauekin:

0 kaserna: Interpretazio-zentroaren harrera eta informazioa.

  1. kaserna: Harresien bilakaera

Gaur egun ikusten dugun Iruña prozesu historiko baten emaitza da, eta horretan harresiek protagonismo berezia izan dute. Hainbat panel eta 10 minutuko bideo baten bidez ikusgai dago harresiek XII. mendetik gaur egunera arte izan duten bilakaera.

  1. kaserna: Defentsa-estrategiak

Gotorlekuen defentsen garapena armetatik babesteko beharrari erantzuten dio, armamentu horren helmena eta suntsipen-ahalmena modu geldiezinean handitzen baitzihoan. Gela honetan harresi-multzoaren defentsa-elementu, zati eta eginkizunak azaltzen dira, modu teknikoago batean.

  1. kaserna: Alde gizatiarra

Iruñearen garrantzia militar zein estrategikoak eta gotor-hiria izateak eragin nabarmena izan zuen hiriko biztanleengan, haien lanbide, bizimodu eta ohituretan. Hainbat garaitako 5 pertsonaiaren bitartez, Iruñeko bizimodua nola aldatu den ikusiko dugu.

  1. kaserna: Beste gotor-hiri batzuk

Mendeetan zehar Iruñean lan egin zuten ingeniari militarretako askok beste gotorleku batzuk ere egin zituzten munduan barna. Gune honetan ikusgai daude horietako adierazgarrienetako batzuk.

Herritar guztiak

Zentroak behar den informazio guztia eskaintzen du harresiak eta horiek osatzen dituzten elementuak ezagutzeko, bai eta Iruñeak mendeetan barna izan duen bilakaera ulertzeko ere.

Modu bizi, didaktiko eta interaktiboan, Gotorlekuen Interpretazio Zentroak aukera ematen die bisitariei Iruñeko historiara eta gaur egungo errealitatera hurbiltzeko, hirian aztarnak utzi zituzten gertaera nagusiak ezagutzeko eta horien protagonisten bizimoduak eta testigantzak birsortzeko.

Aste Santuan eta udan zabalik. Urtearen gainerako aldian, galdetu.

Sarrera doan. COVID-19ak eragindako egoeraren ondorioz, edukiera mugatuta dago. Talde bat izanez gero, zentrora etorri aurretik deitzea gomendatzen da.

Helbidea: Arrieta k. eta Aralar k.

Telefonoa: 948 420 731

Webgunea: https://www.pamplona.es/turismo/fortindesanbartolome

E-maila: pamplonaesmurallas@pamplona.es

Abuztuak 3 – urriak 12

  • Astelehenetik larunbatera: 11:00 – 14:00 eta 16:00 – 19:00.
  • Astearteetan, itxita.

Igandeetan: 11:00 – 14:00.

Ruta: Pamplona es murallas

Precio visita: Gratis

Año de apertura: 2010.

Duración de la visita: 30 minutos

Idiomas: castellano, euskera, francés e inglés

Local adaptado para personas con movilidad reducida.

Desde este punto se inicia el Street Escape: Las murallas de Pamplona.