Project Description

STREET ESCAPE JOKOA: IRUÑEKO HARRESIAK

ALORRA

Gobernu Estrategiko, Merkataritza eta Turismoko Alorra. Turismo zerbitzua

DESKRIBAPENA

Harresien ibilbideko ihes-jokoa hainbat proba gainditzean datza: batzuk bilaketakoak, besteak logikakoak, beste batzuk gailu mugikorra bera erabiltzekoak ukipen-igarkizunekin, azken helburua lortzeko.

Jokoa benetako gertakari batean eta pertsonaia historikoetan oinarrituta dago, San Bartolome gotorlekuan hasi eta Iruñeko harresietako hainbat gune bisitatzen ditu.

Tropa karlistek erabat blokeatu zuten Iruña. Hogei mila biztanleak ezin izan ziren hiritik atera, eta erabat itxita geratu ziren sei hilabetez. 1874ko irailetik 1875eko otsailera gertatu zen. Negua zen eta janaria ikaragarri garestitu zen; egoera beldurgarria zen.

16 urtetik gorakoentzat. Bikoteka, taldeka edo familiartean jolasteko 7 urtetik gorako haurrekin.

Harresiak herritarrei hurbiltzea, hiriaren egungo konfigurazioan duten garrantzia, bilakaera eta espazio nagusiak uler ditzaten, ingurunea behatuz eta jolastuz.

Gertakari historiko garrantzitsuak ezagutaraztea.

Dar a conocer hechos históricos relevantes.

Gailu mugikorrarekin urteko 365 egunetan eta 24 orduz.

Jolasa egiteko https://www.pamplona.es/turismo/juegos webgunean sartu behar da gailu mugikor batetik eta jolasean sartzeko e-maila idatzi.

Telefonoa: (+34) 948 420 700

E-maila: oficinaturismo@pamplona.es

Whatsapp: +34 639 780 937

Ibilbidea: Iruña harresiak dira

Jolasaren prezioa: Doan

Abiapuntua: San Bartolome Gotorlekua