Project Description

ULTREIA, DONEJAKUE BIDEAREN INTERPRETAZIO ZENTROA

ALORRA

Gobernu Estrategiko, Merkataritza eta Turismoko Alorra. Turismo zerbitzua

DESKRIBAPENA

  1. eremua: Sarrera eta harrera-lekua
  2. eremua:Jacob@ccess

Interaktibo honetan kontsultagai dago Santiagorako bidean Iruñetik igarotzen diren erromesbideen inguruko informazioa, bide horien irisgarritasun-ezaugarriak azpimarratuta. Interaktiboak Iruña inguruan dauden etapak erakusten ditu, bertako toki nabarmenak eta espazio irisgarriak, 200 kilometroko tartean.

  1. eremua: Iruña, bidean lehena

Toki aipagarriei, tradizioei eta gastronomiari lotutako edukiak, Iruñean XIII. mendeko erromes batek aurkitzen zuenak eta gaur egungo batek aurki dezakeena konparatuz.

  1. eremua: Iruña, bidegurutzea

Eremu honek Iruñearen sorreraren historia katramilatsu eta aberatsa agertzen du. Hiriaren historian sakondu eta mendeetan zehar nola garatu zen kontatzen du, Donejakue bideak betidanik garapen horretan izan duen paper erabakigarria azpimarratuz.

  1. eremua: Izarren bidea

Gaika antolatuta, bisitaria bidearen esperientzia historikoan murgiltzen du, XV. mende hasierako lehen hamarkadetara eramanez: Nafarroako Erresumaren gorengo garaia eta bidearen Erdi Aroko garaiko azken unea. Eta denboran egindako bidaia hori juglare itsu baten eskutik egiten da, XV. mendean Nafarroako erregearen esanetara lan egin zuela dakigun pertsonaia historikoarenetik: Arnaut Guillén de Ursúa juglarea.

Herritar guztiak

Ultreia Donejakue Bidearen Interpretazio Zentroak, Iruñeko Alde Zaharreko erdigunean kokatuak, hiriaren historia eta honek Donejakue Bidearekin duen harremana aurkezten dizkigu baliabide interaktiboen eta ikus-entzunezkoen bitartez. Ultreia zentroa edozeinendako irisgarria izateko dago proiektatua, eta, hortaz, ororendako egokitua.

Behe-denboraldia (azaroaren 1etik martxoaren 15era bitarte)

  • Asteartetik igandera, 10:00etatik 14:00etara.

Tarteko denboraldia (martxoaren 16tik ekainaren 30era, eta irailaren 16tik urriaren 31ra)

  • Asteartetik igandera, 10:00etatik 14:00etara.

Goi-denboraldia (uztailaren 1etik irailaren 15era)

  • Asteartetik larunbatera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
  • Igandeetan, 10:00etatik 14:00etara.

Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1 eta 6an, itxita.

Sarrera doan. COVID-19ak eragindako egoeraren ondorioz, gehienez ere 12 lagun sar daitezke. Talde bat izanez gero, zentrora etorri aurretik deitzea gomendatzen da.

Helbidea: Kale Nagusia, 20.

Telefonoa: (+34) 948 420 705

Webgunea: https://www.pamplona.es/turismo/centro-de-interpretacion-ultreia

E-maila: ultreia@pamplona.es

WhatsApp:(+34) 686 553 296

Ibilbidea: https://www.pamplona.es/caminodesantiago

Bisitaren prezioa: Doan